sábado, 19 de mayo de 2018

¡YA FALTA POCO!


BADATORRELA!


Badator uda, eta ikasturtea amaitzen ari zaigu. Ba al dago, ertainei agur esateko, batera eginiko txango bat baino gauza hoberik!!

Txikiok eta ertainok 8:30ean elkartu ginen, Easoko geltokian hain zuzen. Debatik Zumaiara doan bide bikaina egiteko asmoz. Eguraldia ez zegoen gure alde, izan ere, topoa hartu aurretik hasi baitzuen euriak. Txangoa apur bat aldatzea erabaki genuen orduan, bestela blai eginda amaituko genuela eta. Ondorioz, topoa hartu ondoren, zamarrak jantzi eta Zumaiatik Zarautzera bidean jarri ginen.

Getarian egin genuen lehen geldialdia. Aterpe txiki bat probestu genuen hamaiketakoa jan eta soka-saltoan aritzeko. Getarian ginela eta, xagu famatura igo ginen pixkanaka.

Behin xaguaren gainean, aterpe bat ikusi eta han geratu ginen bazkaltzen. Itsasoaren ikuspegia aparta zen benetan. Primeran ari ginen pasatzen, baina, euria hasi, eta beherantz abiatu ginen.

Zarautzeko bidean barrena, are indartsuagoa zen euria. Gero eta bustiago geunden, baina argi genuen Zarautzera heldu nahi genuela. Euripean ibilaldi luzea egin ostean, eta olatuak are gehiago bustiko gintuzten beldurrez, Zarautzera iritsi ginen. Parke txiki batean itxaron genion Donostiara itzultzeko topoari.



¡YA FALTA POCO!


Llega el verano y el curso se acaba, ¡¡Qué mejor que una excursión conjunta para despedir a los medianos!!

Pequeños y medianos nos reunimos a las 8:30 en la estación de Easo para comenzar nuestra maravillosa excursión de Deba a Zumaia. El tiempo no estaba de nuestro lado, ya que, empezó a llover poco antes de coger el topo. Decidimos cambiar un poco la excursión para no acabar empapados, así que después de coger el topo, nos pusimos las chamarras y comenzamos a andar saliendo de Zumaia para llegar a Zarautz.

Nuestra primera parada fue en Getaria, nos metimos en un pequeño aterpe donde tomamos el almuerzo y saltamos a la comba. Aprovechando que estábamos en Getaria, subimos  poco a poco el famoso ratón.

Cuando llegamos arriba, había un refugio donde nos quedamos a comer y pasar el rato. Había unas preciosas vistas al mar. Nos lo estábamos pasando muy bien  hasta que empezó a llover y tuvimos que bajar del monte.

Una vez camino a Zarautz, empezó a llover más y más, cada vez estábamos más mojados pero teníamos claro que queríamos llegar a Zarautz. Después de una larga caminata bajo la lluvia y con el miedo de que las olas nos mojasen más, llegamos a Zarautz, a un pequeño parque donde esperamos al topo para volver a Donosti.