jueves, 15 de marzo de 2018

Bianditz gora, Bianditz behera


Bianditz gora, Bianditz behera


Joan den martxoaren 11n, ertainen taldekook beste tontor bat gehitu nahi genion gure erronken zerrendari. Gainera, Murumendi lortu gabearen arantza barruan genuen oraindik, eta horrek bikoiztu egiten zuen gure motibazioa!
Gipuzkoa plazan genuen hitzordua, eta, gure motxilak autobusera igo ondoren, primeran pasatzeko gogoz, Oiartzun aldera hartu genuen.
Bidegorria, Arditurriko mehatzetara eraman behar gintuena, beroketa aparta izan zen. Prest geunden igoerari ekiteko.
Hamaiketakoan, mokaduak partekatu genituen denon artean. Zenbaitek fruitu lehorrak zekarzkiten; besteek, aldiz, patatak edo gailetak. Ai, fruta gutxi tartean…!
Martxari jarraitu genion, zuhaitzak, errekatxoak eta eroritako enborrak ikusiz. Asperdurarik gabeko bidea, hain zuzen.
Apurka, eta presarik gabe, Arritxuloko aterpetxera heldu ginen. “Ez al genuen lehenengo txangoa hemendik hasi???” Luisek dio, behin gailurra eginda, hemen jango dugula. Beraz, azken ahalegina geratzen zaigu bakarrik.
Azken txanpan ez geunen hainbeste zuhaitz inguruan, eta horri esker atzeko paisaia ikusi ahal izan genuen. Aiako Harria gure alboan, Donostiaren irudia lagun genuen tontorrera iritsi arte...
Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, gailurra zapaldu genuen. Alde batera, Gipuzkoa; beste aldera, Nafarroa; eta parez pare, Frantziako kosta. A zer eguna!! Ohiko argazkia eta denak beherantz, gose gara eta!
Estimatuko genuen tarte gehixeago, etxekoek maitasun osoz prestatutako bokatak jateko. Baina denboraz justu genbiltzan eta autobusa genuen zain.
Itzulera bizkorrago egin genuen. Malda ikaragarrian behera joan ginenez, biharamunean, batek baino gehiagok minbera izango zituen hankak.
Eta horrela heldu ginen berriz Arditurrira, eta bidegorria hartu genuen OIartzunera itzultzeko. “Beeeenga, autobusa galduko dugu eta!” Eta, esan eta gertatu, sudur parean alde egin zigun autobusak... Eskerrak 15 minutu besterik ez genuen itxaron behar!
Eta hauxe duzue martxoko txangoaren laburpena. Ohi baino luzeagoa izan zen, baina erronka betearen satisfazio eta guzti itzuli ginen etxera. Eta datorren hilean Urduñako astebukaeraz gozatzeko irrikatan!
Apirilaren 20ra arte, medizaleok!!



Bianditz gora, Bianditz behera

El pasado domingo 11 de marzo el grupo de medianos nos dispusimos a añadir una cima más a nuestra lista de objetivos cumplidos, además teníamos la espinita de no poder haber coronado Murumendi por lo que la motivación era doble!
Quedamos en la Plaza Guipúzkoa y tras ocupar el autobús con nuestras mochilas y ganas de pasarlo bien pusimos rumbo a Oiartzun.
El bidegorri que nos llevaría hasta minas de Arditurri nos sirvió de calentamiento para comenzar la subida.
Llegada la hora del almuerzo aprovechamos para compartir el picoteo entre todos; unos traían frutos secos, otros patas, unas galletas, ¡Ay, qué poca fruta veo por aquí…!
Continuamos nuestra travesía entre árboles, riachuelos y algún tronco caído que hacía el camino menos monótono.
Poco a poco y sin mucha prisa llegamos hasta el albergue de Arritxulo, “¿Desde aquí no empezamos la primera excursión???” Luís nos dice que vamos a comer aquí, pero una vez hagamos cima, así que queda el último empujón.
En este último tramo ya no había tantos árboles y nos permitía ver qué teníamos a nuestro alrededor; Peñas de Aia a nuestro lado, no perdimos de vista Donosti en ningún momento hasta llegar a la cima...
Y así, pixkanaka-pixkanaka, llegamos a la cima; a un lado Guipúzkoa, a otra Navarra y en frente la costa francesa ¡¡Qué día!! Foto de rigor y todos para abajo que tenemos hambre!
Ojalá hubiésemos tenido más tiempo para disfrutar de los bokatas que nos prepararon los aitas con todo el cariño del mundo, pero el tiempo aprieta y teníamos un autobús que coger.
La vuelta fue mucho más rapidita, cogimos una bajada con una pendiente pronunciadííísima que seguro más de uno recordó el lunes al despertarse con las piernas doloridas.
Y así llegamos de nuevo a Arditurri y el bidegorri de vuelta a Oiartzun “Veeeenga que perdemos el buuuuuuus!” Y, efectivamente, el autobús se escapó en nuestras narices…  Menos mal que en 15 minutos teníamos otro!
Y así fue la excursión de Marzo, un poco más larga de lo normal pero volvimos a casa satisfechos con lo que habíamos conseguido y con muchas ganas de disfrutar del finde en Orduña el mes que viene!
Nos vemos el 20 de abril, medizales!!










lunes, 12 de marzo de 2018

PEQUEÑOS EN EL UZTURRE


TXIKIAK UZTURREN


Alarmak jo baino lehen esnatu gara, igande berria noiz hasiko irrikatan. Indartsu gosaldu dugu, eta elkarrekin bildu gara 8:30ean, Renfeko tren geltokian. Egia esan, gaurkoa bezalako egun batean, goiz ibiltzeak ez digu gehiegi inporta, Uzturre mendian primeran pasatuko dugu eta. 

Behin elkartuta, trenak Tolosaraino eraman gaitu, gure ibilbidearen hasierara hain zuzen. Tarteka abesten, tarteka barreka, hegan joan zaigu denbora, eta, konturatzerako, iritsi gara gure helmugara. 

Hasteko, Oria ibaia gurutzatu dugu tentu handiz. Errepideak asfaltozko pistara eraman gaitu, eta bertatik ekin diogu igoerari. 

Tolosako mendi-bueltarik ezagunena denez, jende ugari topatu dugu bidean. Denei luzatu diegu agurra.

Aldapa gogorraren poderioz, nekea nabariagoa da, eta tripak ere hasi dira zarata egiten. Beraz, harrizko aterpetxean hartu dugu atseden, hamaiketakoa jan eta ura edateko. Ederki asetuta, gero eta harritsuagoa den bideari jarraitu diogu. 

Jarraian, aldapa leundu eta zuhaitzik gabeko tartera igaro gara. A zer bistak!: Tolosa inguruko mendiak, Ernio atzean... Ikaragarria benetan!

Zenbait minutu gehiago eta hantxe azaldu zaigu. Metro gutxira dugu, hortxe bertan, Uzturreko gurutzea. Korrika bizian joan gara harengana. Hala ere, ez gara luze egongo gailurrean, haize zakarra daukagu eta. Ondorioz, pare bat argazki atera, eta jaisteko txanda. 

Bueltako bidea motz egin zaigu. Gosetuta iritsi gara Tolosara. Parketxo aproposa topatu dugu, eta bertan jan ditugu etxetik ekarritako jaki goxoak. Hau da hau gozamena! Behin bazkalduta, aisialdiaren garaia: saskibaloia, txirristrak, soka-saltoa... futbol partidua ere bai Tolosako haurren kontra. 

16:30ean ekin diogu gauzak jasotzeari. Iritsi zaigu Donostiarantz joateko ordua. Itzulera askoz ere lasaiagoa izan da, neka-neka eginda baikaude. Hala eta guztiz, egun ederra izan da benetan, eta gehiagorako gogoa utzi digu.

Urduñako astebukaerara arte, kuadrilla!



PEQUEÑOS EN EL UZTURRE


Antes de que suene nuestra alarma ya estamos más que despiertos y con ganas de que empiece un nuevo día de domingo. Desayunamos potente y nos reunimos a las 8:30 en la estación de tren de Renfe. La verdad es que en un día como hoy no nos importa mucho madrugar ya que nos espera una divertidísima excursión al monte Uzturre. 

Una vez reunidos, subimos al tren que nos llevará hasta Tolosa donde comenzaremos nuestra ruta. Entre cantos y risas se nos pasa el tiempo volando y para cuando queremos darnos cuenta, ya hemos llegado a nuestro destino. 

Para empezar, pasamos el puente que cruza el río Oria y con mucho cuidado, tomamos la carretera hasta llegar a una una pista asfaltada por el cual comenzamos el ascenso hacia la cima. 

Ya que este monte es la ascensión tolosarra por excelencia, saludamos a todas las personas que como nosotros, también sube al Uzturre.

Continuamos la subida por una fuerte pendiente que hace que el cansancio se vaya notando y las tripas empiecen sonar. Por lo tanto, descansamos en un refugio de piedra a almorzar y beber agua para recuperar fuerzas. Bien llenos e hidratados, continuamos nuestra ruta por un camino que se vuelve un poco pedregoso. 

Al rato, la cuesta se suaviza para llegar a una zona despejada con unas increíbles vistas montañosas con Tolosa y el monte de Ernio de fondo. Que bonito!

Unos minutos más y ya se ve. Lo tenemos a pocos metros, ahí está, la cruz del monte Uzturre. Todos corremos hacia allí con todas nuestras fuerzas. Sin embargo, no hay tiempo para gran cosa ya que hace muchísimo viento y se está bastante desagradable así que decidimos sacarnos un par de fotos y empezar a descender. 

El camino de regreso se nos ha hecho bastante corto y hambrientos, hemos bajado a Tolosa de nuevo. Hemos encontrado un parquecito bastante apañado en el que nos hemos puesto las botas con la comida que hemos traido de casa. Así da gusto comer! Al terminar, cada uno ha podido disfrutar y jugar a baloncesto, en los toboganes, al soka-salto ... hasta hemos podido echar un partido fútbol contra otros niños de Tolosa. 

Pero a las 16:30, nos ha llegado la hora de recoger todo y marchar otra vez de vuelta a Donosti. Esta vez el viaje ha sido mucho más calmado ya que todos estabamos agotados. De todos modos, ha sido un día muy bonito que ha dejado muchas ganas de más.

Hasta el fin de semana de Orduña equipo!