lunes, 26 de febrero de 2018

UDALATX


UDALATX (1120m)

Harrituta irakurri dut: azken hiru hileetan, 8 egun izan ezik, guztietan egin du euria Euskal Herrian. Tradizioak dio eguraldi klase horrek finkatu duela gure izaera zakar eta langilea, baina aurten badirudi gehiegikeriak eta ardura faltak ordaintzen ari garela. Eguraldi txarrak hori esan nahi digula dirudi: itzul gaitezen gure nortasuna eraiki zuten sustraietara. Edozein jarduera antolatzeko, zeruari erreparatu behar; lainoak dira izaki askeen etsai nagusiak, izan ere, euren gorrotoa euri moduan gauzatzeko prest baitaude beti. Penitentzia biblikoa jausi zaigu gainera.
Halere, aintzat har dezagun Galia ez zela erabat menperatua izan. Era berean, gu ere ez gaude beti sabai beraren pean ibiltzera kondenaturik. Dirudienez, lurralde hauetako biztanleak zigortzeko bildu diren izaki mitologikoek, aldi berean, ametsa eta batasuna mantentzeko behar dena eman digute: mendiak igotzeko aukera. Ez baita kasualitatea hain lurralde txikian hainbeste mendizale handi biltzea: Iñurrategi anaiak, Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Alberto Zerain eta beste zenbait. Euren kasa sartu dira mendizale euskaldunen mitologian, eta guk, botak lotzerakoan, gure kulturaren esentziara garamaten tontorrekin egiten dugu amets. Zeren, badirudi, mendiko igandeetan gure heroiek gure alde otoitz egiten dutela, gure zaletasuna modu horretan estimatzen dutelarik. Hori dela eta, AMEko txangoa den bakoitzean, eguraldiaren jainkosak gure asmorik sakonenak errespetatzen ditu. Nagusiok irtetzean ez dago atzera bueltarik. Mendi, Historia eta nortasun hauek maite izan zituzten guztien babesa jasotzen dugu, dauden tokian daudela ere.
Autobusera igotzean, gidariak nahi duen tokira joateko prest gaude. Gurea da egun desberdin bat espero izateko eskubidea. Oraingoan, Arrasate genuen helmuga, baina edozein geltoki ona zatekeen guretzat. Edozein mendik asetuko gintuzkeen. Areago, eguraldiak gure alde egingo zuela antzemanda.  Gainera, negoziazio latzean murgildurik ginen, izan ere, behar genuen hasperena eskaini baitzigun zeruak. Trukean, ordea, mendiaren gandor zoragarriari uko egin behar izan genion. Izadiak zerbait irakatsiko dizula sinesten duzun egunetan, gaur bezala, gure gaitasunen kontzientzia zorroztu egiten da.  Hala ere, bikaina da izadiaren baitan sartzen ari garela sentitzea, malda hezeetan eta bista paregabeetan barrena.
Behelainoak bide eman zigunean, tarteka, ikusi ahal izan genuen Anbotok eta Udalatxek aurrez aurre daukaten borroka. Mariren etxea zein izango ari dira lehian, baita gure bailarako mendirik ikusgarriena zein izango ere. Anboto erregea da, eta nahikoa lan izango luke Udalatxek haren erregetza gainditzen. Hasteko, Bizkaiko mendiak jauntxo indartsuak ditu inguruan. Urkiolako Santutegira doanak, hantxe ikusiko ditu Anbotoren morroi nagusiak: Mugarra, Untzilaitz, Alluitz… Denak gure parean; Betiereko Mahaiko Zaldunak. Eta haiekin batera, guduetan zortea eman eta gure errezeloa finkatuz, Santa Barbara ermita.
Baina behelainoak irudia goitik behera alda dezake. Udalatx bereziaren babesean, jada ez dute hainbesteko errespetua eragiten mendiok. Ez da erraza Anboto erraldoiaren itzalean bizitzea, baina aurrera egiten duen mendia dugu gurea. Anbotok zuen nagusitasunaren aurka, kontenplazioaren eta gogoetaren bideari heldu dio Udalatxek, badaki-eta aurrez aurreko lehian ez duela zereginik. Bizitzan arnasgunea bilatzen ari direnei dei egiten die Udalatxek. Bere kokagunea dugu izaera horren seinale: aszeta eta uzkurra. Norberak bere burua topatuko du aldapa latz hauetan, agian Euskal Herriko gogorrenak baitira. Bere armadura propio sortua du, gutxietsi dutenen kontra, eta zinez ahalegintzen direnei soilik eskaintzen die beragana heltzeko parada.
Egia da, bizilagunaren aldean, ezezagunagoa izango dela beti. Udalatxek ez du beste mendien onarpen berbera. Anboto, Gorbea eta Txindokirena, adibidez. Askoz jende gutxiago aritzen da bere maldetan; ez da erraza mendi horrekin amets egiten duenik topatzea. Baina, bizitzan maiz gertatzen den moduan, aurreiritziek leku zoragarriak estaltzen dizkigute bistatik, ezagutzeko eta gozatzeko moduko eremuak. Behin aldapa izugarriak gaindituta, Udalaitzek bere xarma uzten digu agerian. Pasadizo moduan, bada gurutze bat puntu jakin horretan, sufrimendua markatu ez ezik, ezagutzen dudan gailurrik miresgarriena abian ipintzen duena. Gurutze handia ez baita Udalatxen tontorra.
Aterpe hondatua, kobazulo galanta eta iturria, horra hor Udalatxen bakarrik topa ditzakegun osagaiak. Tontorreko filtrazioek sortzen dute iturria, eta gauza apartekin gertatzen dena zaigu:  ez dakigu zergatik, baina irribarre egiten dugu gertatzen dela ikustean. Miresgarriena, ordea, azken harkaitzen osaera da, ausart bihurtuko gaituzten haitzena alegia. Hor eskatzen digu sosegua mendiak, zeren eta zintzo jokatzen ari baita, urrats ederretan barrena, bere izaterik sakonena eskaintzen digulako. Hunkitzeko moduko gandorra, hara iritsi denarentzat duen esanahiagatik.
Eta gandor txiki hau derrigor igaro behar da tontorrera iristeko. Ez baita mendilerro osoa zeharkatu eta Anboto bezain ikusgarria den hura bezalakoa. Eguraldia medio, gandor honi uko egitea erabaki dugu. Airetiko pausoak aintzat hartuta, ez du zertan bere etsai eta kidearen inbidiarik izan. Horixe da antzeman duguna: Udalatx lotsatia bere aldameneko mendiekin lehiatzeko adina badela. Baina guk inguratu besterik ez dugu egin, koherentzia faltarekin mirestuta.
Txangoaren puntu honetan, bidelagunekin enpatia transzendentala senti du norberak. Barnetasunaren zentzua zein den erakusten digu Udalatxek. Behelainoak ez gintuen ezertarako utzi; ondorioz, areagotu egin zen gugan leku berezi batera iritsi izanaren sentsazioa. Lan gogorra eskatzen duen pasabide horietako bat gurutzatu genuen. Tematu ginen bai, mendiak eskaintzen zuen sari preziatuaren bila: ospeaz haraindi, talde baten parte izatearen aldarria. Anboto ikusgarria da, jakina; baina puskaz intimoagoa, sentiberagoa eta bereziagoa da Udalatx.
Ziurrenik, Marik eta neska-mutilek Anbotoren alde egingo dute apustu. Baina, mendizaleak, sena piztua duenak, euriari beldurrik ez dionak, mendi honen alde egingo luke. Udalatx euskal mendien erakusle dela azaldu digu eguraldiak; gure nortasunaren eta izaeraren seinale. Arrasaten autobusera igo ziren ausartei zera gogoratu nahi nieke: Udalatx,  Anbotorantz zihoan bidegurutzean aipatu bezala, Patuaren Mendia da. Eta horixe da, neska-mutilok, AMEren bidea.


UDALATX (1120m)

Leo sorprendido que de los últimos tres meses hemos tenido tan sólo 8 días sin lluvia en el País Vasco. Tradicionalmente, este tiempo ha sido determinante en la formación de nuestro carácter tosco y trabajador, pero este año parece que estamos pagando por unos excesos y despreocupaciones que no deberíamos habernos permitido. Eso parece dictarnos esta meteorología tan desagradable; volvamos a esas raíces que nos permitieron forjarnos una identidad. No hay actividad que podamos programar sin mirar tranquilamente al cielo, las nubes son el principal enemigo de espíritus alegres e inconformistas, prontas a descargar toda su ira en forma de lluvia sobre las inconscientes cabezas. Es una penitencia bíblica.
Pero ni la Galia fue totalmente conquistada, ni nosotros estamos condenados a tener que vagar todos los días bajo el mismo techo. Parece que los mismos seres mitológicos que se han conjurado para escarmentar a los habitantes de estas tierras nos han dado licencia para hacer lo que siempre nos mantuvo unidos y soñadores: escalar montañas. Porque no es casualidad que de un territorio tan pequeño hayan salido reconocidos alpinistas como los hermanos Iñurrategi, Juanito Oiarzabal, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Alberto Zerain y tantos y tantos más. Todos ellos tienen, por méritos propios, su lugar en la mitología que nosotros, vascos y montañeros, recreamos al calzarnos las botas y soñar con esas cumbres que nos transportan a la esencia de nuestra cultura. Porque sí, parece que son nuestros héroes los que ruegan por nosotros cada domingo de monte, agradeciéndonos así nuestra devoción. Es por eso que, cuando hay salida del CMA, el incontestable temperamento meteorológico  respeta nuestras ambiciones más profundas. Cuando salen los Mayores no hay vuelta atrás, gracias a la atención que ponen todos los que alguna vez honraron estas montañas, esta Historia y este carácter, estén donde estén.
Claro que tenemos derecho a esperar una jornada diferente cuando subimos al bus, deseando que nos lleve a dónde al conductor le venga en gana. Sabíamos que nuestro destino era Mondragón, pero cualquier parada podría haber sido buena para nuestra inquietud. Cualquier montaña nos hubiera saciado. Y más, con la convicción de que el tiempo nos respetaría; lo presentíamos.  Además sentíamos que estábamos inmersos en una dura negociación, ya que el tiempo nos permitió ese suspiro que necesitábamos, pero a cambio nosotros desistimos de intentar la espléndida cresta que caracteriza este imponente macizo. La conciencia de nuestras propias capacidades se agudiza cuando la Naturaleza está convencida de que puede, todavía hoy, enseñarnos algo.  Aun así, es único sentir que estamos procediendo hacia su ser, por las laderas húmedas y por las ilustres vistas.
Cuando la niebla nos lo permitió, a ratos, pudimos comprobar la majestuosa lucha a muerte que mantienen el Amboto y el Udalatx, frente a frente. Ambos pelean sin cuartel por el favor de la Mari y de todos aquellos niños que discuten sobre qué montaña es la más espectacular de nuestros valles. El Amboto es el rey, y difícilmente podrá el Udalatx superar su carisma por la fuerza. Para empezar, al monte vizcaíno lo acompaña la corte del señorío. Todos aquellos que se elevan sobre el Santuario de Urkiola velan por la hegemonía de la que siempre fue monarca de las montañas vascas: Mugarra, Untzillaitz, Alluitz… todos frente a nosotros; los Caballeros de la Mesa Sempiterna. Y con ellos, la ermita de Santa Bárbara, para concederles su favor antes de cada una de las batallas que tienen que librar, cincelando nuestra idiosincrasia.
Pero cuando cae la niebla la imagen cambia. Ya no infunden tanto respeto, arropados como estábamos por el singular Udalatx. No es sencillo vivir a la sombra de semejante coloso, pero éste es el monte de los que deciden seguir adelante. Frente a la acción y dominación de su antagonista, el Udalatx ha tomado el camino de la contemplación y de la reflexión, consciente de que el enfrentamiento directo lo va a dejar irrecuperable. El Udalatx llama a todos aquellos que han decidido tomarse un respiro en la vida. La propia posición apartada de la montaña nos debería advertir de su inconfundible carácter, asceta y difícil de tratar. Cada cuál va a encontrarse consigo mismo por estas empinadas cuestas, tal vez las más duras de todo el País Vasco. El Udalatx se ha forjado su propia armadura en contra de los que han venido a infravalorarlo por su situación, y sólo permite que accedan a él los que realmente se esfuercen por hacerlo.
Es cierto que así está condenado a ser menos popular que su vecino. El Udalatx no posee el mismo reconocimiento que tienen otras montañas como el Amboto, el Gorbea o el Txindoki. Hay mucha menos gente caminando por sus faldas; es complicado encontrar tantos montañeros que anhelen su ascensión. Pero como en otras tantas ocasiones en la vida, el prejuicio nos arrebatará las más maravillosas oportunidades de conocer y  de disfrutar. El Udalatx revela todo su encanto una vez superadas las terribles pendientes que sirven exclusivamente para mantener alejados a todos los fanáticos e inconsistentes. Como anécdota, hay una cruz en este mismo punto que describo, el final de la pendiente, señalando la consumación del sufrimiento y dando paso a una de las cimas más maravillosas que conozco. Porque sí, esta gran cruz no es cima en el Udalatx.
Un refugio en ruinas, una gran cueva y una fuente son elementos que sólo podemos encontrar en el Udalatx. La fuente se nutre de las filtraciones que se dan en la cima, y ocurre como en muchas de las cabezas más extraordinarias:  no encontramos una explicación, pero sonreímos al comprobar que sucede. Pero lo más fascinante es la última formación de rocas que nos obligará a ser intrépidos. Es aquí donde el Udalatx nos pide que andemos despacio, ya que él se está sincerando, nos está permitiendo acceder a lo más profundo de su ser a través de los pasos más bonitos que podemos encontrar. Es una cresta que puede emocionar por su significado, por todo lo que significa para el que ha llegado hasta allí.
Y esta pequeña cresta es inevitable si se quiere llegar a la cumbre. No es como aquella que atraviesa todo el macizo y que compite con la del Amboto por su espectacularidad. Ésta es la cresta que decidimos evitar por las condiciones meteorológicas. En cuanto a pasos aéreos no tiene nada que envidiar a su compañero y enemigo. Observamos que el introvertido Udalatx puede competir con la megalomanía de otros presumidos montes, pero nosotros solo bordeamos, fascinados por esta espléndida incoherencia.
A esta altura uno siente una empatía trascendental por sus compañeros de excursión. El Udalatx nos ilustra sobre lo que quiere decir la introspección. La niebla no nos abandonó en ningún momento, lo que intensificó esa sensación de que habíamos llegado a un lugar especial. Cruzamos a través de esos pasos sensibles que solo tras un gran trabajo se pueden alcanzar. Perseveramos para encontrarnos ante uno de los premios más gratificantes que puede ofrecer una montaña, una declaración de pertenencia a un colectivo de gente que busca más allá de la fama y de la celebridad. El Amboto es espectacular, en efecto, pero el Udalatx es mucho más íntimo, sensible y especial.
Lo más seguro que la Mari y los niños acaben por decantarse por el Amboto, pero el montañero, el que se inspira por la nobleza en el espíritu, el que no teme a la lluvia acabe por escuchar los susurros de esta montaña. La meteorología y el ideal nos han mostrado que el Udalatx es el paradigma de la montaña vasca; que posee el carácter que nos define y nos identifica. Para todos aquellos valientes que se subieron en el bus a Mondragón, recordarles que el Udalatx, tal y como comentamos mientras nos desviamos del sendero que llevaba al Amboto, es el Monte del Destino. Y este, chicos, es el camino del CMA.
















miércoles, 21 de febrero de 2018

Lokatzezko gerlariak usurbe menperatzera!

¡LOS GUERREROS DE BARRO A LA CONQUISTA DEL USURBE!

En este segundo mes del nuevo año, llega por fin la excursión de los pequeños.
Nos juntamos a las 8:30 en la estación del Norte, y para nuestra sorpresa esta vez no estamos solos, ¡los medianos nos acompañan en el tren!
Estos se bajan en Ordizia y prenden su camino hacia Murumendi; nosotros en cambio seguimos nuestro viaje a Beasain para ¡conquistar el Usurbe!

La niebla y el barro son los protagonistas del día, pero nosotros nunca nos rendimos así que después de calentar los músculos vamos cuesta arriba, camino a la cima.
Entre resbalones, risas y cantos llega sin darnos cuenta la hora del almuerzo. Recobramos las fuerzas, bebemos un poco de agua y seguimos nuestro viaje, impacientes por ver la cima.

A través de caminos llenos de barro, vemos por fin la cruz y la antena roja del monte Usurbe, ¡nuestro destino está muy cerca! Haciendo un último esfuerzo, algunos corriendo de la emoción, otros andando, llegamos a la cima.
Aunque la niebla nos impida ver el paisaje, hay momentos en los que las nubes se dispersan y tenemos la oportunidad de disfrutar del paisaje; todos observamos con fascinación, ¡que bonitos son nuestros alrededores!

Después de hacernos la foto de la cima, empezamos la bajada a Beasain. No es un camino fácil, y no hay quien se libre de los resbalones; terminamos con las botas, el culo y las manos llenas de barro, pero como siempre, ¡con una sonrisa imborrable en la cara!

Al llegar a Beasain, buscamos un parque para poder comer y descansar tranquilamente. “Mmm ¡tengo bocadillo de tortilla para comer!”, “yo macarrones de la ama”, “¿quieres mis patatas?”. Después de disfrutar de la rica comida traída de casa empezamos de nuevo a jugar: saltamos a la cuerda, jugamos al escondite y el partido de futbol que nunca falta. Como somos profesionales en pasarlo bien, el tiempo pasa volando, y para cuando nos damos cuenta, ¡llega la hora de volver a casa!

Una vez en el tren nos dirigimos de nuevo a Donosti, cansados pero llenos de alegría, ¡deseando que llegue ya la siguiente excursión!

¡Hasta la próxima cuadrilla!



LOKATZEZKO GERLARIAK USURBE MENPERATZERA!

Urtearen bigarren hilean, heldu zen azkenik txikien txangoa.
8:30ean bildu ginen Iparraldeko geltokian, eta, hura ezustekoa: ez gindoazen bakarrik, ertainak ere gurekin zihoazen trenean!
Hauek Ordiziara doaz, Murumendirantz; guk, ordea, Beasainerantz jarraituko dugu, Usurbe menperatzeko prest!

Behelainoa eta lokatza ziren egunaren jabe, baina txikiok ez dugu inoiz amorerik ematen. Beraz, muskuluak berotu ondoren, aldapan gora, gailurrera bidean.
Irristadak, barreak eta abestiak tarteko, ia konturatu gabe iritsi zen hamaiketakoaren garaia. Indarra berreskuratu, ur apur bat edan, eta bidean barrena jarraitu genuen, tontorra ikusteko irrikaz.

Lokatzez betetako bideetan oinez, azkenik ikusi genituen Usurbe mendiaren gurutzea eta antena gorria. Bertatik bertara genuen helmuga! Azken ahaleginari esker, batzuk korrika, besteak oinez, heldu ginen tontorreraino.
Nahiz eta behelainoak paisaia ikustea oztopatu, zenbait unetan lainoak ireki ziren, bista paregabeaz gozatzeko adina. Denok harri eta zur begiratzen genuen: bai politak direla gure inguruak!

Behin gailurrean argazkia eginda, Beasainera jaisten hasi ginen. Nahikoa lan izan genuen, irristadaz irristada joan ginen ia. Azkenerako, lokatzez blai genituen botak, ipurdia eta eskuak. Halere, betiko moduan, irribarre zabala genuen aurpegian!

Beasainera iritsi bezain pronto, bazkaltzeko eta atseden hartzeko parkearen bila hasi ginen. “Mmm, tortila-patata ogitartekoa daukat jateko!”; “nik, amaren makarroiak”; “nahi al dituzu nire patatak?”. Etxetik ekarritako jaki gozoak bazkaldu eta gero, jolasteko txanda: soka-saltoan eta ezkutaketan aritu ginen, baita ohiko futbol partiduan ere. Ongi pasatzen iaioak garenez, denbora hegan joan zitzaigun. Konturatzerako, etxera itzultzeko ordua genuen gainean!

Trena hartu eta Donostiarantz hartu genuen, nekatuta bezain pozik, datorren txangoa noiz iritsiko zain!

Hurrengora arte, kuadrilla! 








martes, 20 de febrero de 2018

3.000m oztopo, lokatz olinpikoaren bila


3.000m oztopo Murumendirantz, lokatz olinpikoaren bila


Jo du iratzargailuak, beste behin ere, eguraldi txarra iragarrita dago iganderako… Baina, asteburu honetan, mendira goaz! Begiraleren batek dio “meteobluek” eguraldi ona emana duela. Eta “webgune horrek beti asmatzen duela” ere. Beraz, maindireak erantzi behar, mendiko egun apartaz gozatu ahal izateko. Gero eta txango gutxiago geratzen dira, eta lagunekin ikastetxetik kanpo gozatzeko (bizitzeko genuenaz deus jakin gabe, jeje) probestu nahi genuen.
“A, txikiekin al goaz?”, galdetu dute ertainek autobusera igo aurretik. Hamaiketakoaren ordua jakiteko irrikaz daude. Ordiziako trenean elkarrekin joan ginen, eta bidaia luze eta lasaiaren ondoren, heldu ginen gure helmugara. Meteobluek bere webgunea eguneratu behar duela dirudi, ehun metrotik haratago dagoena ez baitugu ikusten. Euskal behelainoa gutaz jabetu da… baina lehen aldapa gogorra sumatzeko adina ikusten dugu. “Tontorreraino horrela bada… jai daukat gora iristeko!” dio ertain batek. Halere, berotu garen neurrian, hasierako kezkek animoei eta giro onari eman diete paso.
Mendiko bidea utzi eta errepidetik igotzea zera egitea bezala da: Ebooka erabiltzea etxean daukazun liburu ederraren ordez. Horregatik, marra zuri-gorriei heldu diegu Murumendi amesturantz joateko. Ohiko galderari: “noiz da hamaiketakoa?”, beste bat gehitu zaio: “noiz amaituko da lokatza?”. Izan ere, ibilbidea hasi bezain pronto txokolatea besterik ez baitaukagu oinetan. Lokatzez blai dauden aldapek irentsiko gaituzte, Homer erroskilek irentsi zuten bezala. “Zergatik hainbeste lokatz? Hau ez da batere normala!!!!”. Ertain batek, urrutian, botak eta hankak hondar mugikorretan sarturik dauzka, eskerrak begiraleak bizkor ibili diren hura ateratzeko, bestela soberan izango genukeen bueltarako txartel bat edo beste…
Murumendirako igoerak 3000 m oztopoen itxura dauka, nonahi zuhaitz eroriek oztopatzen baitigute bidea. Zer egiten dute ertainek traben aurrean? Begiraleek irakatsi dietena. zezenari adarretatik heldu!!!! Eta horrela goaz aurreantz, lokatzetatik ihes egin eta enborrak gaindituz… Eskerrak euririk ez den behintzat, bestela akabo… ”Akabo????  Bai zera: ertainak gara eta edozer gaindi dezakegu… beno, agian zuhaitz hori ez, zer diozue begiraleok?”. “Ba... eskalatu edo Ordiziara joan beharko dugula bazkaltzera, hesi altuegia baita oztopoen  modalitatekoa izateko.” Beraz, pertigarik ez daukagunez gero, buelta erdia eman genuen gailurra ikusi ere egin gabe (behelainoagatik ordea, ez baikenuen askorik falta bertara iristeko). Baina botak zein ertainak salbu eta osasuntsu!! Alderdi ona atera behar beti.
Lokatzetan patinatzen zenbait ipurdiko hartu ostean, Ordiziako plazara heldu ginen. Igandeko giroak (gurasoak pintxoa hartzen eta neska-mutilak kalean partida jokatzen) gosea piztu zigun, eta gustura jan genituen etxetik ekarritako jaki gozoak: hura bai une aparta!!! Baina kontuz, postrerako Milka daukagu, botak ez baitira jateko!!!!
Proba fisiko eta korrika dezente egin eta gero, biribil bat egin eta kartetan aritu ginen, itzulerako trenaren txanda iritsi zen arte. Utikan lokatzak eta oztopoak. “Ba, orduan, zergatik ez ditugu botak Ordizian uzten?”, pentsatu du ertain batek. Hala pentsatu du, Ordiziako herriari eskultura berri bat gehitzeko asmoz: “Bota lokatz erara”… Eskerrak txikiak hain arduratsuak direnik. Bota jaso eta ekarri digute trenera!!
Egun euritsua zirudiena agonia bilakatu da, baina zein ederra izango den dutxa. Nahiz eta, akaso, hobeto garbigailuan sartuko bagina.



3.000m obstáculos camino al Murumendi en busca del barro olímpico

Suena el despertador otro domingo más con previsión de mal tiempo…pero este finde nos vamos al monte! Algún monitor asegura que en “meteoblue” dan buen tiempo y “Estos siempre aciertan”, así que no dejamos que se nos peguen las sábanas para poder disfrutar de un gran día de monte. Ya van quedando pocas excursiones y no queremos desaprovechar los momentos de estar con los amigos fuera del cole, que siempre es más divertido (eso que no sabíamos la que nos venía…jeje)
“¿Ah pero que vamos con pequeños?” preguntan los medianos, ansiosos de saber la hora del almuerzo antes de subirse al bus. Compartimos el tren hacia Ordizia con el grupo de pequeños y tras un largo y tranquilo trayecto llegamos a nuestro destino. Parece que Meteoblue tiene que actualizar su página porque no vemos a más de cien metros, la niebla vasca nunca nos abandona…pero sí que nos deja apreciar la gran pendiente de la primera cuesta. “Como sea así hasta la cima…yo no llego arriba!” comenta algún mediano, pero rápidamente entramos en calor y esas dudas iniciales se disipan convirtiéndose en ánimos y buen rollo.
Subir un monte por la carretera pudiendo disfrutar del camino paralelo que nos acerca a la cima es como leer un libro en casa en el Ebook teniéndolo en edición rústica, por lo que seguimos las líneas rojas y blancas para dirigirnos hacia el ansiado Murumendi. La típica pregunta “¿A qué hora almorzamos?” no tarda en convertirse en la novedosa “¿Cuándo se acaba el barro?” pues desde que comienza el gran recorrido no dejamos de pisar chocolate. Cuestas y más cuestas llenas de barro que nos engullen como Homer devoraba sus rosquillas, “¿a qué se debe tanto barro? No es ni medio normal!!!!” se escucha a lo lejos a un mediano tras haber sumergido sus botas y piernas en un arenas movedizas de barro, menos mal que los monitores andan rápidos y pueden rescatarlo, pues sino habrían comprado un billete de más para la vuelta…
La ascensión al Murumendi nos recuerda a una carrera de 3.000m obstáculos pues cada nada nos encontramos con un árbol caído que nos impide avanzar. ¿Qué hacen los medianos ante las adversidades? Como bien nos han enseñado los monitores, Coger el toro por los cuernos!!!! Y así seguimos, saltando árboles tras ser tragados por el barro…menos mal que no llueve porque sino no podríamos seguir… ”Como que no???? Somos medianos y podemos con to…bueno, igual con ese pedazo de árbol no podemos eh, ¿Qué opináis monis?” “Pues o escalamos o nos vamos a comer a Ordizia, porque esta valla es demasiado alta para ser de la modalidad obstáculos” así que a falta de pértiga nos damos media vuelta sin ni siquiera divisar la cima (pero por la niebla, porque no nos quedaría mucho para coronar la cima) pero con todas las botas y medianos sanos y salvos!! Siempre hay que ver el lado positivo.
Después de pegarnos unas cuantas culadas haciendo patinaje sobre barro, llegamos todos a la plaza de Ordizia. El ambiente de Domingo con los aitatxos tomando el aperitivo mientras los chavales disfrutan de un partido callejero (obviamente sin reglas) nos abre el apetito y disfrutamos de la rica comida: qué buen momento!!! Pero cuidado, de postre tenemos Milka, las botas no se comen!!!!
No va a ser todo pruebas físicas y no nos apetece ni correr, así que nos juntamos en corro para jugar a las cartas mientras esperamos al tren de vuelta, ahora si que sí no nos quedan mas trozos de barro ni obstáculos. “Pues entonces, ¿por qué no dejar las botas en Ordizia?” piensa una mediana. Lo hace, queriendo añadir una estatua a Ordizia: “Bota al Barro”…pero menos mal que los pequeños son más responsables y nos la recogen!!
Lo que parecía un día lluvioso se ha convertido en una agonía, pero que a gusto vamos a coger la ducha, aunque nos vendría mejor una lavadora.









miércoles, 7 de febrero de 2018

Erlo

Alarmak jo baino 5 minutu lehenago esnatu naiz. Arraroa, aspaldi ez nintzela gogotsu esnatzen. Hainbat hilabete etxetik kanpo eman ondoren, milaka metro dituzten mendi garaiak ezagutu eta gero, badut gogoa gure lurraldeko mendi berdeekin topo egiteko. Gosaria egin dut, baita bokadilo eskas bat ere; nabari da ama ez dagoela etxean. Tortila nahas-mahas hutsa da. Botak lotzean, eurekin bizitako neguak etorri zaizkit gogora. Azpiko aldea gasta-gasta eginda dute, larrua pitzatua, baina hainbeste tontor zapaldu dituztenez, kostako zait eurei agur esatea. Kantinplora bete eta arnasa sakon hartu dut. Gaurkoa egun bikaina izan daiteke.

Donostian zehar nabil poliki. Kalean ez dabil inor, ezta lainorik zeruan. Gure hiriko eraikinei jarri diet arreta. Irribarre egin dut, natural atera zaidalako. Neska-mutilekin biltzeko irrikaz nago; gainerako begiraleekin topo egiteko gogoz. Nola joango ote zen txangora nire osaba 70. hamarkadan? Garraio publikoa hartuko zuen, gure moduan; herriko tabernara nola iritsi galdetuko zuen, gure moduan; tontorra konpainiaren arabera baloratuko zuen. Gure moduan.

Azpeitiarantz doan autobusean sartu naiz, eta elkarrizketa bizian hasi gara denok: begiraleak, neska-mutilak, baita aurrean dugun emakumea ere.  Gure atzean badira bi mendizale, eta nora igoko diren galdetu diet. Bi izen bota dizkidate, biak ezezagunak niretzat. Eta ezagutzen ditudan beste hainbeste. Oraindik bada zer ikasia eta zer zapaldua. Alegia, gure mendi nagusien artean badela hamaika mendi ikusezin. Bide eta pertsona berriak ezagutzeko txanda da. Errepideari begira, Gipuzkoako bailarak igarotzen zaizkigu bistara. Gure koadrilla bereziari erreparatu diot. Bakoitzak bere zaletasunak eta gustuak ditu, baina hementxe gaude denok bildurik, mendiari esker.  Gure burua ezagutzeko txanda ere bada.

Laino artean ekin diogu aldapari. Badakit, ehunka metro igo ostean, lainozko itsasoa gaindituko dugula. Hamaiketakoaren mendi-lepotik begiratuta, ikaragarria da itsaso hori. Gurutzea gero eta gertuago sumatzen dugu. Iritsi gara bertara, eta Gipuzkoan eta inguruetan ikusi dudan talaiarik apartena dela iritzi diot. Benetako itsasoari begiratu diot; 10 km eskas. Mendebaldean, Larrun, Aiako Harriak estalirik. Hurbilago, Ernioren gandorra Tolosaren gain. Txindoki jaun eta jabe, Aralarko mendilerro elurtuaren branka bailitzan. Are hurbilago, Murumendi, Aizkorriko mendilerroaren iparraldeak txikiagotzen duelarik. Iruñearantz, San Donatoren puntarik nagusiena daukagu aurrez aurre; Bilborantz, Anbotoren hiru erpin zorrotzenak eta Aluitzera doan gandorra. Harago, Mugarra eta Untzilaitz; parean, Oiz, aurten txirrindularien lasterketak igoko duena. Gorbea eta haren gurutzea ere ageri dira, nola ez, Lekanda bizilaguna ezagutuko ez duten mendizalez beterik. Europako Tontor elurtuetarantz jarri ditut begiak, sartalderantz hain zuzen, eta sekulako txirrinta daukat gailur horiek ezagutzeko. Sortaldean, aldiz, Piriniotako tontor elurtuak ikusi ditut, hainbeste bider zapaldutako bailaren eta erreken bila.


Behin isiltasun eta bake une sakona bizi eta gero, etxera itzuli naizela jakin eta gero, bailara berdeen igandean nirekin datozenei erreparatu diet. Banan-banan, tartea probestu dut isilean haiei eskerrak emateko, biziki estimatzen baitiet gailur apal honetara nirekin igo izana. Bidelagunik ezean, tontorrean nor besarkatu eta bailaran norekin topa egin izan ezean, mendiko bakartasun sentsazioak ez luke zentzurik.


Despierto 5 minutos antes de que suene la alarma. Qué raro, hace tiempo que no me despierto con ilusión. Después de meses fuera de casa y excursiones a montañas varios miles de metros más altas que las de casa, tengo ganas de volver a reencontrarme con las verdes montañas de nuestra tierra. Me hago el desayuno y un bocadillo precario; se nota que no está la ama este finde en casa. La tortilla apenas llega a la categoría de revuelto. Me ato las botas y recuerdo todos los inviernos que he pasado con ellas. La suela está gastada, el cuero viejo; pero me han subido a tantas cimas que me va a costar deshacerme de ellas. Lleno la cantimplora, y respiro profundo; hoy puede ser un gran día.

Paseo despacio por Donosti. No veo ningún alma en la calle, ni tampoco nubes en el cielo. Me fijo en los edificios de nuestra ciudad. Sonrío, se me hace fácil en este momento. Tengo ganas de reencontrarme con los chavales; tengo ganas de reencontrarme con el resto de monitores. Me imagino a mi tío yéndose de excursión en los 70: cogería el transporte público, como nosotros; preguntaría el camino en el bar del pueblo, como nosotros; valoraría una cima por la compañía que en ella le acompañó. Como nosotros.

Me monto en el bus de camino a Azpeitia, y todos nos enzarzamos en una animada conversación: monitores, chavales y hasta la señora madrugadora que teníamos delante.  Pregunto a los dos mendizales que van detrás nuestro a qué monte se dirigen. Me dicen dos nombres que no conozco, y otros tantos que ni me suenan; aún queda mucho por aprender y descubrir. Hay muchas cimas invisibles y desconocidas alrededor de nuestras montañas principales. Es momento de descubrir nuevos caminos, y nuevas personas. Miro la carretera que recorre los valles de Guipúzkoa; contemplo la variopinta cuadrilla que somos. Cada uno tenemos nuestros gustos y hobbies, pero estamos aquí unidos por el sentimiento de la montaña.  Es momento de descubrirnos a nosotros mismos también.

Subimos despacio entre la niebla. Sé que al subir unos cientos de metros saldremos de este denso mar de nubes. Contemplarlo desde el collado del almuerzo es maravilloso. La cruz de la cima aparece cada vez más cerca. Llegamos a ella, y creo que es el mirador más asombroso que nunca he visto de Guipúzkoa y alrededores. Miro el mar, apenas a 10 km; al oeste, veo el Larrún tapado por Peñas de Aia. Un poco más cerca, toda la cresta de ·Ernio se alza imponente sobre Tolosa; pero no tanto como el Txindoki, majestuosa proa del buque que parece toda la sierra de Aralar, ahora nevada. Más cerquita, Murumendi parece insignificante al lado de toda la cara norte de la sierra de Aizkorri, también nevada. Hacia Pamplona, se distingue la punta principal de San Donato; hacia Bilbo, la cara Este de Anboto muestra sus 3 aristas principales, y la larga cresta que lleva a Alluitz. Más allá, Mugarra y Untzillaitz, en frente del Oiz, que este año será subido en la Vuelta ciclista a España. El mazapán cimero del Gorbea y su cruz, que tanto destacan atrayendo montañeros que dejan de visitar su esbelto vecino Lekanda, aparecen cubiertos de nieve. Miro hacia las nevadas cumbres de Picos de Europa al oeste, y sueño con descubrirlas y conocerlas. Contemplo al este las nevadas cimas de los Pirineos, e intento descubrir los picos que tantas veces he contemplado desde los valles al lado de los ríos.

Tras este intenso momento de silencio interior y paz mental, de serenidad y regreso a casa, miro alrededor a todos los que me acompañan en este domingo de retorno a los verdes valles. Uno por uno, me tomo un momento para observarles y agradecerles internamente que me hayan acompañado hasta esta humilde cima. El sentimiento de soledad que buscamos en las montañas no tendría ningún sentido sin ese amigo y compañero de caminos a quien abrazar en la cumbre y con quien brindar en el valle.