miércoles, 31 de enero de 2018

Primera de muchas en este 2018

2018an ASKO ETORRIKO DIRA ATZETIK

Azkenean heldu zaigu 2018ko lehen txangoa. Eta a zer eguraldia: eguzkiak ikaragarri laguntzen du ohetik salto egin eta botak janzten!!

8:50ean bildu ginen Ondarretan, gure abentura txikiari hasiera emateko. Donostiatik Oriora joatea zen gure asmoa. Igeldo mendian barrena ekin genion igoerari, eta erdibidean luzamenduak egin genituen, lesioak saihesteko. Gorantz egiten genuen neurrian, bistak gero eta hobeak ziren, eta, bat-batean, kantu eta barreen artean, hamaiketakoaren txanda heldu zitzaigun.

Pilak kargatu ondoren, gure bidea jarraitu genuen zuhaitzen eta zaldien begiradapean, baina, urrutian, gure helmuga ageri zen jada: Orioko hondartza!! Ohiko argazkia egin, eta denok bazkaltzera.

Ogitarteko goxoak jan, eta hondartzaren alboko parkera joan ginen. Soka-saltoan, futbolean... hura bai gozamena!

Bazetorren Donostiara itzultzeko garaia, eta, herria gurutzatuta, topora sartu ginen, etxera ekarriko gintuen eta.


Gogotsu gaude txango berria noiz iritsiko!!



PRIMERA DE MUCHAS EN ESTE 2018

Por fin la primera excursión de 2018, vaya tiempazo, ¡¡con este sol da gusto saltar de la cama para ponerse las botas y empezar la excursión del CMA!!

Nos reunimos a las 8:50 en Ondarreta para comenzar nuestra pequeña aventura, de San Sebastián a Orio. Empezamos subiendo el monte Igueldo y hacia la mitad paramos a estirar para no lesionarnos. A medida que subíamos las vistas mejoran más y más, y de repente, entre cantos y risas, nos plantamos en la hora del “hamaiketako”.

Tras recargar las pilas seguimos nuestro camino entre árboles y caballos hasta que, a lo lejos vemos nuestro destino, ¡¡la playa de Orio!! Después de la tradicional foto, bajamos a comer.

Tras devorar nuestros ricos bocatas y demás, vamos a jugar al parque que hay junto a la playa, saltamos a la cuerda y echamos un partido de futbol, ¡qué bien lo pasamos!

Ya llega la hora de volver a Donosti, y tras cruzar todo el pueblo, llegamos al topo que nos trae de vuelta a casa.

¡¡Qué ganas de la siguiente excursión!!














lunes, 29 de enero de 2018

Igandea Otsabion

Igandea Otsabion


Beste igande bat. Goizeko 8:30ean denok prest ginen txango bikainerako, motxila tentuz bete ondoren. Asteari errematea emateko modurik onena!!

Oraingoan,  Otsabio genuen helmuga. Ia konturatzerako, Alegian ginen, eta handik ekin genion Altzora zihoan bideari. 

Behin Altzon, hamaiketakoa egin ostean, oinez jarraitu genuen. Lainoa izan arren, bista paregabeak ageri ziren lainozko itsasoaren baitan. Igoeran zehar oreinak izan genituen lagun, nekez ikus litezkeen animaliak hain zuzen.

Guk behin baino gehiagotan lortu ordea!! Argazki pare bat, eta buelta Altzorantz, tontorra erdietsi izanaren satisfazioa bihotzean. 

Drakula, poliziak eta lapurrak, eta beste hainbat jolas egin genituen, baina azkenik iritsi zitzaigun Alegiara trena hartzera jaisteko garaia. Altzoko erraldoiaren argazkirik eskuratu gabe joan ginen handik. 

Barreak han, donetteak hemen, bukatu zaigu AMEko txango hau.


Egunpasa aparta benetan, ea laster elkar ikusteko parada daukagun. Mila esker, ertainok!!!

 


Domingo en el Otsabio


Otro domingo más, 8:30 de la mañana y ya estamos todos preparados con nuestras mochilas llenas para una excursión genial. La mejor manera de acabar la semana!!

Esta vez, nos dirigimos al Otsabio. Casi sin darnos cuenta llegamos a Alegia, desde donde ponemos rumbo a Alzo. 

Una vez aquí, y después de "hamaiketaketar" seguimos nuestro camino. A pesar de la niebla, podemos ver unas preciosas vistas con un mar de nubes. En esta subida disfrutamos de los ciervos, un animal al que no estamos muy acostumbrados a ver.

Y una vez más lo conseguimos!! Un par de fotos y de vuelta a Alzo para comer con la satisfaccion de haberlo logrado. 

Jugamos a Drácula, polis y cacos... pero toca volver a Alegia a coger el tren, aunque sin nuestra foto con el gigante de Alzo. 

Entre risas y donettes ponemos fin a esta excursión del CMA.

Un día genial para nuestro recuerdo y esperamos volver a vernos muy pronto, gracias medianos!!!