viernes, 27 de febrero de 2015

Volveremos Erniozabal!


Otsaileko azken igandean, Erniozabalera joatea zen ertainen taldekoon erronka. Eguraldi txarra iragarri arren, ohiko orduan eta ohiko baikortasunaren jabe elkartu ginen Renfeko geltokian, Tolosarantz abiatzeko gertu.
 
Goiza sentsazio onekin hasi zen, bazirudien-eta euriak errespetatuko gintuela. Beraz, txangoari ere modu egokian ekin genion.

Ibiltzen tartetxo bat igaro ostean, ordea, lagun genuen zirimiriak sendotzera egin zuen, eta, aterpedun baserri baten alboan ginela baliatuz, betiko luzapenen txanda iritsi zen. Leku hartatik hasi eta Urkizura iristeraino, ahal bezainbeste lagundu zigun eguraldiak.
 
Behin Urkizura helduta, hamaiketako amestua egin genuen. Euririk ezak (eguraldia ona ez bazen ere) egun guztian iraungo zuelakoan, gure helburua betetzea adostu genuen. Baina alferrik. Zeren eta, ibiltzen hasi eta hamar minuturen baitan, eguraldia makurtzen ari zela hasi baikinen sumatzen.
 
Baikortasuna eta esperantza izanik ere, eguraldia aldatuko zenaren itxaropena izanik ere, euria gailendu zitzaigun. Urkizura itzuli eta frontoian babesa hartzea erabaki genuen, batez ere, oraindik lehor zeuden arropak salbatzeko.
 
Hantxe itxaron genuen txikien etorrera, haiek Urkizura iristea baitzuten helburu. Artean, “hiltzailea” jokoaz gozatu ahal izan genuen, mota guztietako egoerak bizi izan genituelarik jokoan zehar.
 
Behin txikiekin elkarturik, etxetik ekarritako janariarenak egin genituen. Bazkaldu bezain pronto, jaitsierari ekitea erabaki genuen, izan ere, eguraldiak hobera egin zuen eta hobe genuen tregua hori aprobetxatu. Oraingoan bai, tregua bete egin zen, eta bi taldeek arazorik gabe lortu genuen geltokiraino heltzea.
 
Hurrengoan elkar ikusiko dugu!

 
Este último domingo de febrero la excursión que nos esperaba al grupo de medianos era a Erniozabal, en Tolosa. Pese al mal tiempo pronosticado, a la hora tradicional y con el optimismo habitual nos juntamos el grupo de medianos en la estación de Renfe para partir en dirección a Tolosa.
 
La mañana arrancaba con buenas sensaciones y parecía que la lluvia iba a respetarnos, por lo que se comenzó la excursión con normalidad.
 
Cuando llevábamos un rato andando el zirimiri que nos acompañaba desde el comienzo del ascenso cogía algo de fuerza por lo que aprovechando que nos encontrábamos junto a un baserri con un pequeño resguardo se hizo la ronda de estiramientos de rigor. Desde ese punto hasta la llegada a Urkizu el tiempo fue todo lo favorable que el día podía ofrecer.
 
Una vez llegamos a Urkizu se hizo la siempre esperada parada para el hamaiketako. Dado que la ausencia de lluvia (no diremos buen tiempo) parecía que iba a persistir durante un tiempo al menos se tomo la decisión de cumplir el objetivo del día. Pero nada mas lejos de la realidad a los diez minutos de reanudar la caminata el tiempo comenzaba a dar señales de lo que nos aguardaba.
 
Pese al optimismo y la esperanza de que aquella situación no duraría mucho, pudo más la lluvia y se tomó la decisión de salvar la ropa que todavía nos quedaba seca y volver a Urkizu para resguardarnos en el frontón.
 
Allí se hizo tiempo a la espera de que llegaran los pequeños, los cuales tenían como objetivo llegar a Urkizu. Durante la espera pudimos disfrutar de una agradable partida al juego del “asesino” en la cual se vieron todo tipo de situaciones.
 
Una vez llegaron los pequeños dimos cuenta de los manjares que trajimos de nuestras casas todos juntos. Tras la comida se decidió comenzar la bajada dado que el tiempo mejoraba y era preferible aprovechar esa tregua para realizar el camino de vuelta. Esta vez la tregua se cumplió y pudimos llegar los dos grupos juntos a la estación sin percances.
 
Nos vemos en la próxima!
 
 
 
 
 
 

 

miércoles, 25 de febrero de 2015

Gigantes

Lehengo igandean, oraindik eguraldiak aukera emango zigulakoan ginelarik, nagusien taldekook Alegiarantz doan trena hartu genuen ertainen taldekoekin batera. Haiek Tolosan geratu ziren; gu, aldiz, geltoki bat haratago. Geltokian euriak atertu arte itxaron ostean, Altzora joan ginen, kondaira interesgarria gordetzen duen herri politera. Iristean, hamaiketakoa jateko babestu, eta Otsabioko bideari ekin genion. Bidea erraza izan zen, baina bazirudien euriak ez zigula tontorrera igotzen utziko… Gogoz eta ilusioz beterik ginen ordea, eta pagadian barrena jarraitu genuen, gure jomuga markatzen zuen gurutzera iritsi arte: Otsabio (795 m). Ohiko argazkiaren ondoren, gosetuta eta euriarengandik ihesi, jaitsierari ekin genion. Hamaika aldiz erori ginen bidean lokatzaren erruz.
Altzora heldu bezain laster, herria igaro eta frontoira joan ginen erraldoiaren estutuari bisita egitera.
Migel Joaquin Eleizegi Arteaga, Altzoko Erraldoia ezinenez ezaguna, 1818ko abenduaren 23an jaio zen. Altzoko bizilagun honek gigantismo deritzan gaitza zuen. Hiru semeen artetik bigarrena, agidanez, 2,42 m neurtzera heldu zen, izan ere, hil arte jarraitu baitzuen hazi eta hazi. 1861eko azaroaren 20an hil zen, 42 urte zituela. Altzon lurperatu bazuten ere, Erraldoiaren hezurdura lapurtu zuten eta Ingalaterrako museoren batean omen dagoen susmorik bada.

Beherako bidea arazorik gabe burutu genuen. Alegiara iritsi eta trenaren zain egon ginen. Tolosara heltzean, bagoia zeharkatu genuen txikien eta ertainen taldearekin topo egin eta eguneko istorioak partekatzeko.

Oroitu hurrengo hilean txangoa izango dugula 15ean. Eta Murgiara goazela apirilaren 17-18-19an. Hala ere, aldez aurretik… Summa Aldapetako familia guztiarentzat egun handia datorkigu: BeWater olinpiada solidarioa martxoaren 7an. Denok hartuko dugu parte bertan. Informazio gehiago jasotzeko, eskura duzue webgunea: www.bewateraldapeta.es


Zuen zain egongo gara egun itzela pasatzeko!! 



El pasado domingo, y aún cuando pensábamos que el tiempo no nos lo iba a permitir, el grupo de mayores cogimos el tren con los medianos rumbo a Alegia. Ellos se bajaron en Tolosa y nosotros una parada después. Tras esperar un poco en la estación hasta que la lluvia remitiera, nos encaminamos hacia Alzo, un pueblo precioso con una gran leyenda en su historia. Al llegar nos refugiamos para almorzar y tras reponer fuerzas volvimos a ponernos las mochilas para ascender a Otsabio. El camino fue sencillo y amenizado por las gotas de lluvia que parecía que no nos iban a dejar hacer cima… pero nuestras ganas e ilusión eran mayores así que seguimos andando a través del bosque de hayas trasmochas hasta encontrarnos con la cruz que indicaba que habíamos llegado a nuestro destino, Otsabio (795 m.). Tras las fotos de rigor y con cierta prisa dado que el hambre apremiaba y que no queríamos mojarnos más, afrontamos la bajada no sin alguna que otra caída debida a la cantidad de barro en el camino.
Llegados a Alzo atravesamos el pueblo hasta llegar al frontón y hacer la visita de rigor a la estatua del famoso gigante.
Miguel Joaquín Eleizegui Arteaga más conocido por el sobrenombre del Gigante de Alzo, nacido el 23 de diciembre de 1818, fue un vecino del pueblo de Alzo aquejado de gigantismo. El segundo de tres hermanos, se cree que llegó a medir 2,42 m. de altura, ya que no dejó de crecer hasta su muerte. Murió el 20 de noviembre de 1861 a los 42 años y fue enterrado en el cementerio de la localidad de Alzo, pero el esqueleto del Gigante fue robado y se cree que su esqueleto se encuentra en algún museo de Inglaterra.

La bajada desde Alzo transcurrió sin ninguna incidencia, llegamos a Alegia y esperamos al tren, que tuvimos que atravesar en Tolosa para encontrarnos en el vagón con pequeños y medianos e intercambiar las historietas del día.

Os recordamos que el mes que viene tenemos excursión el día 15 y que Murguía tendrá lugar el 17-18-19 de Abril. Pero antes que eso… viene un gran día para la familia Summa Aldapeta, el 7 de marzo tenemos la olimpiada solidaria BeWater en la que todos tomaremos parte. Para más información no dudéis en visitar la web www.bewateraldapeta.es

Os esperamos a todos para compartir un grandísimo día!! 












lunes, 23 de febrero de 2015

Al mal tiempo... URKIZU!

Otsailean gaude dagoeneko eta, eguraldia lagun ez izan arren, mendizaleak eta euskaldunak garenez, beste abentura bati ekin genion.
Ez genuen eguraldi-iragarpen onik; are gehiago, bezperako ekaitzak lo lasai egitea eragotzi zigun. Biharamuneko mendia eta tontor berria genuen buruan.
Baina, gure gorputzak eta motxilak ongi prestatu ostean, Renfeko geltokirantz jo genuen, abentura berriari hasiera emateko. Tolosa genuen jomuga, Urkizu auzoa hain zuzen.
Hasi zen abentura. Lehen pausoa, eta lokatza; bigarren pausoa, eta lokatz gehiago. Bidea ez zen erraza, hala ere, zailtasunak ez zigun kaminua itxi. Hasiera batean, zortea aldeko izan genuen, ateri eusten baitzion egunak. Iritsi zen hamaiketakoa hartzeko ordua eta, gure zain egongo balitz moduan, janaria atera orduko hasi zuen euria. Alarma faltsua. Busti gabe jatea lortu eta bidean barrena jarraitu genuen.
Lokatza han zegoen, eta bai, iragarritako gisan, euria hasi zuen. Anorak eta txanoak jantzirik, kapak ere inork, igotzen segi genuen, ilusio-izpirik galdu gabe.
Eta bai, igotzen eta igotzen jarraitu ondoren, iritsi ginen tontorrera. Berehala argazkia atera eta beherantz.
Frontoi batean sartu ginen, hotzarengandik eta euriarengandik babesteko. Aterpe egokia nahi genuen, eroso bezain bero egoteko.
Hantxe egin genuen topo ertainen taldearekin. Haiek ere euritik eta hotzetik ihesi. Behin denak eserita, gozokiak eta patatak banatu eta, nola ez, guraso maiteek hain era gozoan atondutako bazkariaz gozatzeko parada izan genuen.
Janaria bukatu bezain laster, karameluak haur guztiei banatu eta ordubetean zehar geratu ginen frontoian mugitzen, beroari eusteko.
Amaitzeko, argazkia egin genuen denok batera: begiraleak, ertainak eta txikiak. Argazkiaren ostean eta dena jaso ondoren, jaisten hasi ginen Tolosako geltokira heldu arte. Han, parkean igaro genituen azken minutuak; eta Donostiarako trena hartu genuen.
Trenean, nekea nabari zen aurpegietan. Bertan sartu ziren ere nagusien taldekoak. Baziren ere hamaika istorio: zenbat bider erori zen bata eta bestea, zenbat zikindu eta busti ziren beste hainbat… Irribarreak eta mendiko beste egun paregabe bat igaro izanaren sentsazioa ziren nagusi.
Beste egun eder bat, eta, hainbatetan bezala, konpainia ederrean. Gogotsu eta pozarren gaude hurrengo irteeraren zain.

Mila esker eta martxora arte.







Ya estamos en febrero y aunque el tiempo no está  mucho de nuestra parte, como buenos montañeros y vascos que somos, nos preparamos para adentrarnos en otra nueva aventura más.
Las previsiones de tiempo  no fueron  del todo positivas y la tormenta de la noche anterior tampoco ayudaba mucho a conciliar el sueño, pensando en que a la mañana siguiente nos esperaba nuevo monte y nueva cima.
Pero una vez que todos  activamos nuestros cuerpos y ya tenemos las mochilas preparadas con todo lo necesario para el día de montaña, nos dirigimos hacia Renfe para dar comienzo a nuestra nueva aventura, dirección Tolosa  y con destino, Urkizu.
Comienza la aventura. Primer paso y barro, segundo paso y barro. El camino no estaba fácil, pero eso no fue impedimento para seguir subiendo. De momento habíamos tenido suerte con el tiempo y todavía no nos había llovido. Llegó la hora del almuerzo y como si alguien estuviera observándonos, nada más parar y sacar el almuerzo, comenzó a llover. Falsa alarma. Conseguimos almorzar sin mojarnos y continuar con nuestro camino.
El camino seguía con barro y sí, efectivamente tal y como se predijo, comenzó a llover. Todos con chubasqueros y con capuchas puestas, algunos hasta con capas y un par con paraguas, continuamos subiendo, sin perder la ilusión.
Y si, después de insistir y subir y subir, llegamos a cima. Una foto rápida y para abajo.
Nos dirigimos hacia un frontón para estar resguardados del frío y la lluvia y poder comer en un sitio más adecuado, en el cual nos sintiéramos más cómodos y calentitos.
Allí nos encontramos con el grupo  de medianos, que también intentaban escapar de la lluvia y el frío. Una vez que todos nos sentamos, nos disponemos a comer y como no,  a compartir bolsas de chuches y patatas y disfrutar cada uno/a con las comidas que nuestros queridos padres nos habían preparado con tanto amor y cariño.
Una vez que la comida se terminó y se repartieron caramelos a todos los chavales/as y nos quedamos una hora más en el frontón moviéndonos para intentar entrar en calor.
Para terminar, nos hicimos una foto todos juntos, monitores, medianos y pequeños. Foto ya hecha y todo recogido, comenzamos a bajar hasta llegar a la estación de Tolosa, donde estuvimos disfrutando de los últimos minutos en buena compañía en un parque, hasta finalmente coger el tren rumbo a Donosti.
En el tren no  faltaban las caras de cansancio. Allí también se nos unieron el grupo de mayores. Tampoco faltaban  las historias y anécdotas intentado descubrir quién se había caído más veces y quién estaba más mojado y manchado de barro. Las sonrisas y la sensación de haber pasado otro gran día en la montaña también estaban presentes.
Otro gran día y como siempre en buena compañía, con ganas de la siguiente excursión, esperando que  llegue con mucha ilusión.
Gracias  y nos vemos en Marzo.

martes, 3 de febrero de 2015

Temporal

Lehengo igandean, nagusien taldekoak elkartu ginen neska-mutilen azterketak zirela medio atzeratutako txangoa egiteko. Ez genuen ordea aurreko igandeko zorterik izan…, denboraleak ez baitzigun mendi berriari gaina hartzen utzi. Baina, tira, gaztelaniaz esan ohi den bezala: al mal tiempo buena cara… Euskotrenen bildu ostean, besterik egin ezinik, aterkia ireki eta ikastetxera joan ginen. Hantxe topatu genuen etengabeko kazkabarretik babesteko aterpea. Ba ote da goxo-goxo filme bat ikusi eta palomitak jatea baino plan hoberik? Behin La Red Social ikusita, debatean jardun genuen, bai facebooki buruz baita filmean agertzen den haren sortzaileari buruz ere. Eztabaidak gosea ekarri zuenez gero, mahaian eseri ginen beti daramagun janari ederra partekatzeko. Euriaren plana burutzeko, kartetan jokatu genuen, Uno-ra eginiko partida amaitezina hain zuzen, barreak bateko eta tranpak besteko…

Ezin mendira joan, baina horrek ez du esan nahi igande hura lagunarte hoberenean pasa ez genuenik, ez horixe! Horrela ba, datorren hilabetean are eta gogotsuago jantziko ditugu mendiko botak!


El pasado domingo el grupo de mayores nos juntamos para realizar la excursión que habíamos atrasado debido a los exámenes de los chavales. Pero no tuvimos la suerte del domingo pasado… un temporal no quiso dejarnos encumbrar un nuevo monte. Pero bueno, al mal tiempo buena cara… Tras juntarnos en euskotren no tuvimos más remedio que abrir los paraguas y poner rumbo al cole para refugiarnos durante todo el día dado que las granizadas fueron continuas. Hay mejor plan que ver una peli con manta y palomitas? Después de  ver “La Red Social” mantuvimos un debate tanto sobre facebook como sobre la actitud mostrada acerca de su creador en la película. La conversación nos abrió el apetito asi que nada mejor que sentarse en torno a la mesa para compartir la comida tan rica que siempre llevamos.  Y para rematar el plan de lluvia, a jugar a cartas, una partida interminable al Uno en la que no cesaron las risas y las trampas por parte de algunas…

No pudimos ir al monte, pero ello no implica el que no pasásemos un domingo diferente en la mejor compañía! Así el mes que viene cogeremos con más ganas las botas!