miércoles, 24 de diciembre de 2014

Feliz Navidad

Un año más que llega a su fin, y desde el Club de Montaña nos gustaría, primero, agradeceros a tod@s la confianza depositada en nosotros; y segundo, desearos que paséis unas felices fiestas y que las disfrutéis rodeados de vuestros familiares y amigos.


Un fuerte abrazo, feliz navidad y prospero año 2015!


miércoles, 17 de diciembre de 2014

Velada Vaquera

Velada vaquera

El sábado los pequeños nos juntamos para disfrutar de una velada vaquera en la que todos fuimos protagonistas.

Empezamos en el salón de actos donde varios grupos  nos deleitaron con los bailes que habían preparado, sonaron canciones actuales y algún clásico como el “No rompas más”. También pudimos disfrutar del sonido del piano, chistes y unas traineras que empezaron sin muchas ganas pero que se fueron animando para hacer una última txanpa espectacular.

Después de cenar disfrutamos de una gynkana vaquera en la que pusimos a prueba diferentes aptitudes como el intelecto, trabajo en equipo, velocidad, habilidad e imaginación. Acabamos el día jugando a futbol, baloncesto y saltando a la cuerda.

Nos acostamos en el tatami unos al lado de otros para soportar el frío y tras alguna que otra gamberrada nos dormimos. A la mañana siguiente tras recoger el saco y la esterilla, fuimos andando hacía la parte vieja donde pudimos disfrutar de una deliciosa ración de chocolate con churros.

Tras reponer fuerzas fuimos andando al aquarium y volvimos al colegio donde nos esperaban los aitas para poner fin a un fin de semana genial.

Os esperamos el 25 de Enero para subir al Uzturre!!


Gaubela bakeroa

Larunbatean txikiak elkartu ginen, denok batera gaubeila bakero ederraz gozatzeko.
Areto nagusian ekin genion. Bertan, zenbait taldek prestatu zituzten dantzak ikusi genituen, gaurko abestiak jo ziren eta baita klasiko batzuk ere, “No rompas más” kanta kasu. Era berean, pianoaren soinuaz, txisteez eta trainerez gozatzeko parada ere izan genuen. Azken hauek, gogo askorik gabe hasi arren, bukaerako txanpa bikaina eskaini ziguten.

Afalostean gynkana bakeroa egin genuen. Hainbat gaitasun –adimena, taldeko lana, abiadura, trebetasuna eta irudimena- jarri genituen lehian. Eguna futbolean, saskibaloian eta sokasaltoan jokatzen amaitu genuen.

Bata bestearen alboan etzan ginen tatamian, hotzari nolabait eusteko, eta bihurrikeria batzuk eta gero lo hartu genuen. Biharamunean, behin zakua eta esterila jasota, oinez joan ginen alde zaharrera, non txokolate eta txurro sorta ezinhobea jan baikenuen.

Indarrak berreskuratu ostean, aquariumera joan ginen oinez eta ikastetxera itzuli, hantxe genituen-eta gurasoak zain asteburu itzelari amaiera emateko.


Urtarrilaren 25ean izango gaituzue zain Uzturrera igotzeko!!







martes, 16 de diciembre de 2014

MEDIANOS Y MAYORES EN ZABURU

ERTAINAK ETA NAGUSIAK ZABURUN

Igande askotan bezala, aurtengoz azken aldiz, ertainak eta nagusiak elkartu ginen Renfeko geltokian, 8:30ean, hilabete honi dagokion txangoa burutzeko… Ikusirik bertaratuen kopuru baxua, Zaburura denok batera igotzea otu zitzaigun. Zeren, denok batera gehiago eta hobeto!!

Egun grisa izan genuen, eguraldiaren app-ek ez zuten goiz onik iragartzen… Hala ere, beti bezala ilusioz sartu ginen trenera! Gure helmugara iristean, eguraldia lagun genuen oraindik…, noiz arte? Urnietako hilerriko aldapa gogorra igo eta Besabira doan errepidean jardun genuen; hantxe hartu genuen lehen atsedena luzamenduak egiteko.  Handik pagadietan barrena abiatu ginen, Adarra mendi famatura doan basotik. Mendi garrantzitsu hau aurreko hilean igo zuten txikiek. Lepora iristean, hamaiketakoa jan genuen indarrak berreskuratu eta irteeraren azken txanpa gauzatzeko: Adarraren maldak inguratuz Zabururaino doan bidea hain zuzen. Belabietako zelaitik joan ginen, ezker-eskuin bista ederrak gozatuz, eta Adarra mendiaren tontor harritsua albora utziz. Otsolepoko lepora iritsi ginen, mairu-baratz baten ondora. Behin lepoan, azken maldari ekin genion Zaburu (781m.) gailur polita erdiesteko. Eta hau guztia euriaren zantzurik gabe.

Paisaia gozatu era argazkiak atera ondoren, jaisten hasi ginen Besabi eta Urnieta artean dagoen frontoirantz. Gurasoek hain maitekiro prestatutako ogitartekoak, tupperrak eta patatak atera, eta elkarrekin banatu genituen. Orduan hasi zuen euria. Hauxe izan zen komentario nagusia: “Uff! Hau da zortea izan duguna, eguraldiak zaindu egin baikaitu”. Bazkari ederraren ostean, “asesino”-ra jokatzeko astia izan genuen. Zenbat hildako izango ziren gau hartan, herriak lo hartu aurretik? Nor salatuko zuten poliziek?

Azkenik heldu zen ordua. Zira jantzi eta Urnietarainoko 3 kilometroak genituen aitzinean. Hantxe hartuko genuen itzulerako trena, 2014. urteko Mendi Elkarteko azken txangoari amaiera emango ziona… Amaierarik gabeko amaiera ordea, zoriontsua, nekagarria bezain pozgarria, egun itzela izan baitzen hura.


Datorren urtean elkartuko gara tontor eta bizipen gehiago izateko!! 





MEDIANOS Y MAYORES EN ZABURU

Un domingo más, el último de este año, nos juntamos medianos y mayores a las 8:30 en Renfe para realizar la excursión correspondiente a este mes… Al ver la poca asistencia decidimos juntarnos y subir juntos a Zaburu, porque juntos mucho más, mucho mejor!!

El día amaneció gris, las apps del tiempo no auguraban una buena mañana… Pero nos montamos en el tren con la misma ilusión de siempre! Al apearnos del tren el tiempo nos respetaba…¿ hasta cuándo? Subimos la empinada cuesta del cementerio de Urnieta y cogimos la carretera que nos llevaría directos a Besabi, donde realizamos la primera parada para estirar.  Desde allí nos adentramos en los hayedos que llevan al emblemático Adarra, cima conseguida por pequeños el mes pasado. Al llegar al collado almorzamos para coger fuerzas para el último tramo de la excursión, la ruta que nos llevaría a Zaburu y rodea las faldas del Adarra. Caminamos por el llano de Belabieta con excelentes vistas panorámicas a la derecha y la cima rocosa del monte Adarra a la izquierda. Llegamos al collado de Otsolepo, donde se pudimos admirar un cromlech. Una vez allí, sólo nos quedó afrontar la última subida para alcanzar la ansiada cima, Zaburu  (781m.) y todo esto sin rastro de lluvia.

Disfrutamos de la vista y nos sacamos las fotos de rigor antes de comenzar el descenso hasta el frontón situado a medio camino entre Besabi y Urnieta. Sacamos bocatas, tuppers y patatas que siempre y con tanto mimo nos preparan los aitas  para comer y compartir mientras veíamos como la lluvia empezaba a caer. El comentario más oído fue “uff que suerte hemos tenido, como nos ha respetado el tiempo”. Después de la opulenta comida todavía tuvimos tiempo para divertirnos jugando al asesino, ¿cuántos muertos habría esa noche cuando el pueblo se durmiera? ¿A quién iban a acusar los polis?

Llegó la hora, ponerse el chubasquero y a recorrer los 3 kilómetros que nos separaban de Urnieta para coger el tren de vuelta y dar por finalizada la excursión y el año 2014 en lo que al Club de Montaña se refiere… un final que no huele a tal y en el que la sonrisa estaba presente a pesar del cansancio debido al maravillo día que habíamos compartido.

El año que viene nos reencontramos con más cimas y experiencias por compartir!!