jueves, 14 de junio de 2018

Eta iritsi zaigu amaiera

Eta iritsi zaigu amaiera


Igande goizean, txikien taldekoak bildu ginen ikasturteko azken txangoari ekiteko. Zorionez, eguraldia alde genuen, eta, larunbatean ez bezala, egun eguzkitsuaz gozatu ahal izan genuen.
Pasai San Padron hasi genuen ibilbidea. Igoera “arinaren”ostean, Ulia mendiaren kostaldean barrena abiatu ginen, Sagueserako bidean. Lehen geldialdi teknikoa hamaiketakoa jateko eta freskatzeko probestu genuen, hondartzatxo eder batean hain zuzen. Behin energia berreskuratuta, bideari jarraitu genion merenderora heldu arte. Bazkaltzeko eta parkean jolasteko aparta zen lekua. Konturatzerako gainean genuen ikastetxean gurasoekin eginiko hitzordua; ondorioz, Donostiarantz abiatu ginen bizkor-bizkor.
Ikastetxera iristean, guraso eta guzti, merendola handi batekin esan genion agur elkarri.
Urte bikaina izan da aurtengoa, abenturaz, jolasez eta txangoz betea. Guztiok izan dugu inguruko mendiez gozatzeko aukera.

Hurrengora arte!



Y llegó el final


Este domingo por la mañana el grupo de pequeños nos reuníamos por la mañana para la última excursión del curso. Por suerte el tiempo parecía acompañarnos y al contrario que el sábado, pudimos disfrutar de un fantástico día soleado.
La excursión empezaba en Pasajes San Pedro y tras una “ligera” ascensión comenzamos a bordear la costa del monte Ulía rumbo a Sagüés. Por el camino hicimos una primera parada técnica para almorzar y refrescarnos un poco en una preciosa cala. Una vez repuestas las energías continuamos con la travesía hasta que llegamos al merendero donde aprovechamos para comer y jugar un poco en el parque.  Para cuando nos dimos cuenta, se acercaba la hora en la que habíamos quedado en el cole con nuestros padres a si que proseguimos el camino a San Sebastián.
Cuando llegamos al cole rellenamos algún hueco que nos quedaba con una gran merendola de despedida con nuestros padres y aprovechamos para despedirnos.
Ha sido un año fantástico, lleno de aventuras, juegos y excursiones, en el que todos hemos disfrutado de las montañas de nuestro entorno.

¡Hasta la próxima!




















sábado, 19 de mayo de 2018

¡YA FALTA POCO!


BADATORRELA!


Badator uda, eta ikasturtea amaitzen ari zaigu. Ba al dago, ertainei agur esateko, batera eginiko txango bat baino gauza hoberik!!

Txikiok eta ertainok 8:30ean elkartu ginen, Easoko geltokian hain zuzen. Debatik Zumaiara doan bide bikaina egiteko asmoz. Eguraldia ez zegoen gure alde, izan ere, topoa hartu aurretik hasi baitzuen euriak. Txangoa apur bat aldatzea erabaki genuen orduan, bestela blai eginda amaituko genuela eta. Ondorioz, topoa hartu ondoren, zamarrak jantzi eta Zumaiatik Zarautzera bidean jarri ginen.

Getarian egin genuen lehen geldialdia. Aterpe txiki bat probestu genuen hamaiketakoa jan eta soka-saltoan aritzeko. Getarian ginela eta, xagu famatura igo ginen pixkanaka.

Behin xaguaren gainean, aterpe bat ikusi eta han geratu ginen bazkaltzen. Itsasoaren ikuspegia aparta zen benetan. Primeran ari ginen pasatzen, baina, euria hasi, eta beherantz abiatu ginen.

Zarautzeko bidean barrena, are indartsuagoa zen euria. Gero eta bustiago geunden, baina argi genuen Zarautzera heldu nahi genuela. Euripean ibilaldi luzea egin ostean, eta olatuak are gehiago bustiko gintuzten beldurrez, Zarautzera iritsi ginen. Parke txiki batean itxaron genion Donostiara itzultzeko topoari.



¡YA FALTA POCO!


Llega el verano y el curso se acaba, ¡¡Qué mejor que una excursión conjunta para despedir a los medianos!!

Pequeños y medianos nos reunimos a las 8:30 en la estación de Easo para comenzar nuestra maravillosa excursión de Deba a Zumaia. El tiempo no estaba de nuestro lado, ya que, empezó a llover poco antes de coger el topo. Decidimos cambiar un poco la excursión para no acabar empapados, así que después de coger el topo, nos pusimos las chamarras y comenzamos a andar saliendo de Zumaia para llegar a Zarautz.

Nuestra primera parada fue en Getaria, nos metimos en un pequeño aterpe donde tomamos el almuerzo y saltamos a la comba. Aprovechando que estábamos en Getaria, subimos  poco a poco el famoso ratón.

Cuando llegamos arriba, había un refugio donde nos quedamos a comer y pasar el rato. Había unas preciosas vistas al mar. Nos lo estábamos pasando muy bien  hasta que empezó a llover y tuvimos que bajar del monte.

Una vez camino a Zarautz, empezó a llover más y más, cada vez estábamos más mojados pero teníamos claro que queríamos llegar a Zarautz. Después de una larga caminata bajo la lluvia y con el miedo de que las olas nos mojasen más, llegamos a Zarautz, a un pequeño parque donde esperamos al topo para volver a Donosti.